2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERIAIN
Aldaketa Kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Beriaingo Udalak, 2016ko apirilaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa 2016. urterako Kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantzan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, Udalaren kirol instalazioak 2016an erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa behin betikoz onetsiko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Beriainen, 2016ko apirilaren 18an.–Alkatea, Óscar Ayesa Domínguez.
Iragarkiaren kodea: L1604670