81. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Udal igerilekuen gaineko erregelamendua. Hasierako onespena

Beriaingo Udalak, 2016ko apirilaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Beriaingo udal igerilekuen funtzionamenduaren gaineko erregelamendua (Barne araubiderako arauak).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako erregelamendua jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsiko da Beriaingo udal igerilekuen funtzionamenduaren gaineko erregelamendua (Barne araubiderako arauak), eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Beriainen, 2016ko apirilaren 18an.–Alkatea, Óscar Ayesa Domínguez.

Iragarkiaren kodea: L1604669