81. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAZU

Aldaketak aurrekontuan. Hasierako onespena

Artazuko Udalak, 2016ko apirilaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2016ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketak betearaztea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.ean ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan hamabost egunean, herritarrek eta interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Artazun, 2016ko apirilaren 19an.–Alkate udalburua, Javier Albizu Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1604736