81. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Aurrekontuaren 1/2016 aldaketa.
Hasierako onespena

Arantzako Udalak, 2016ko apirilaren 8an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2016. urteko aurrekontuaren 1/2016 aldaketa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Arantzan, 2016ko apirilaren 20an.–Alkatea, Juan Miguel Almandoz Mitxelena.

Iragarkiaren kodea: L1604776