81. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Jarduerarako lizentzia. Baimena

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko (2005eko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, apirilaren 1ean), aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia eman dela:

Lizentzia eman zen eguna: 2016ko apirilaren 18a. Sustatzailea: Ziur Navarra, S.A. Jarduera: koadernaketa. Tokia: G karrika, 4, Mutiloako industrialdea.

Mutiloan, 2016ko apirilaren 18an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1604752