1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, 13E/2016 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, herri kultura tradizionalaren zabalkunderako proiektuak egiteko kultur entitateei 2016an diru-laguntzak ematerako deialdia onetsi zen.
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 303691.
Diru-laguntzen xedea, helburua eta aplikazio esparrua:
1.1. Deialdiaren xedea da 2016ko urtarrilaren 1etik azaroaren 9ra, biak barne, gauzatzen diren kultur proiektuak egiteko kultur entitateei emanen zaizkien laguntzak arautzea, proiektu horien helburua baldin bada Nafarroako Foru Komunitateko kultur ondare tradizionalaren adierazpideen sustapena eta zabalkundea egitea, hau da, Nafarroako tradizioari eta folkloreari dagozkienak, kultur ekintzaren arloan. Programa honen ondorioetarako, sustapen eta zabalkundea Nafarroako herri kultura tradizionalaren zabalkundea eta goresmena egiten duten ikuskizunak, erakusketak, jaialdiak, jardunaldiak, hitzaldiak eta antzeko ekintzak direla ulertzen da.
1.2. Deialditik kanpo daude herriko festekin, inauteriekin, tokian tokiko festekin, prozesioekin eta bestelako agerpide erlijiosoekin zerikusia duten jarduerak.
1.3. Deialdiaren xedea Nafarroako kultura tradizionalarekin lotutako kultur ekintza areagotzen laguntzea da, hobeki ulertu eta zabaltzeko, eta entitateei laguntzea interes berezia izan, eta aurreko atalean aipatzen den xedea betetzen duten proiektuak gauzatzeko.
1.4. Entitate bakoitzak proiektu bakar bat aurkezten ahalko du.
1.5. Entitatearen urteko programazioak ez dira diruz lagunduko.
Iruñean, 2016ko apirilaren 8an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.
Iragarkiaren kodea: F1604488