1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Eskubide Sozialetako kontseilariaren apirilaren 12ko 15E/2016 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez Gizarte Integraziorako Etxebizitzen programako entitate laguntzaileei diru-laguntzak emateko 20016ko deialdia onetsi da.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 303717.
Lehendabizikoa.–Onuradunak: Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean, gizarte integraziorako etxebizitzen programako entitate laguntzaileak.
Bigarrena.–Helburua: Gizarte Integraziorako Etxebizitzen programan, erosteko edo alokatzeko modalitatean, parte hartu eta gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonek beren inguruan gizarteratzeko behar duten akonpainamendu profesionalaren gastuak finantzatzea.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: 15E/2016 Foru Agindua, apirilaren 12koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Gizarte Integraziorako Etxebizitzen programako entitate laguntzaileei diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena.
Laugarrena.–Zenbatekoa: Deialdiak 245.000,00 euroko kreditua du.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea: eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, apirilaren 12ko 15E/2016 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2016ko apirilaren 12an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.
Iragarkiaren kodea: F1604487