80. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 27a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 9/2016 prozedura

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: titulu judizialak betearazteko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 0000009/2016 prozesuan betearazpena abiarazteko auto orokorra (2016ko otsailaren 9koa), aurretik kaudimengabezia deklaratzeko eta betearazpena abiarazteko dekretua (2016ko otsailaren 9koa) eta erabateko kaudimengabezia deklaratzeko dekretua (2016ko otsailaren 15ekoa) eman dira, eta interesdunek haien kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Tecnos Ofimática SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berrikuspen-errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2016ko apirilaren 8an.–Justizia Administrazioaren letradua, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1604330