80. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARATSA

Herriko bideen, lurzati berrantolamenduko bideen,
eta mendi pisten eta bideen erabilera arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Saratsako Kontzejuak, 2016ko apirilaren 8an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Herriko bideen, lurzati berrantolamenduko bideen, eta mendiko pisten eta bideen erabilera arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzan egin aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Saratsan, 2016ko apirilaren 11n.–Kontzejuko burua, María Pilar Ibero Baquedano.

Iragarkiaren kodea: L1604403