80. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, 2016an emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko proiektuak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko entitateendako diru-laguntzak ematen dituen deialdiarena

Oharra: Testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (Identifikazioa): 304230.

Deialdia, 2016an emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna sustatzeko proiektuak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko entitateendako diru-laguntzak ematen dituena.

Deialdi honen xedea da Iruñeko emakumeen elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateei diru-laguntzak emateko prozedura garatzea, honako proiektu hauek finantzatzeko: bizitzaren esparru guztietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta emakumeen eta neskatoen ahalduntzea bultzatzeko sentsibilizazioa eta jarreren nahiz jokabideen aldaketa progresiboa sustatzen duten proiektuak eta hori bultzatuko duten azterlanen eta dokumentazioaren ezagutza, ikerketa eta zabalkundea bultzatzen dituztenak.

Iruñean, 2016ko martxoaren 11n.–Herritarren Partaidetzako, Berdintasuneko eta Gizartea Ahalduntzeko zinegotzi delegatua, Alberto Labarga Gutiérrez.

Iragarkiaren kodea: L1604769