80. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Aldi baterako landazainaren deialdia. Behin betiko zerrenda

Alkatetzaren apirilaren 19ko 749/2016 Ebazpenaren bidez, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen landazainaren lanpostuan (C maila/taldearekin parekatuan) aritzeko izangaien bi zerrenda oposizio-lehiaketa bidez osatzeko deialdian, bata aldi baterako kontratuak egiteko eta bestea prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, Tuterako Udalean sortzen diren beharrak betetzeko, zerrenda eratu eta hurrengo bi urtean. Deialdia 2016ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 13an.

Horrenbestez,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Deialdiaren II. oinarriaren 1. atalarekin bat, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea:

a) Txanda irekia:

Onartuak:

1.–ABAD CACHO, IÑIGO

2.–ARMAÑANZAS GUISASOLA, JOAQUIN

3.–CALVO VALETI, ELIAS ANTONIO

4.–GRACIA BLASCO, ALBERTO

5.–MENA DE CASTRO, JESUS

6.–MOZAZ OLLOQUI, ENRIQUE

7.–RUIZ MARTINEZ, PABLO

8.–VELASCO AIZPUN, RAUL

9.–VERGARA LIZASO, MARIO

10.–ZALDUONDO HERNANDO, ARKAITZ

Baztertuak:

BARANDALLA MARTON, DANIEL

CABEZA GONZALEZ, SAUL

CANO MOLINA, ENRIQUE

GARCIA GALLEGO, DAVID

MARTINEZ ALDAZ, OSCAR

NAVARRO MURGA, CRISTIAN

PENEV YOVCHEV, YORDAN

SANTOS ZARDOYA, DAVID

SANZ ARIZ, LEIRE

b) Txanda murriztua (Prestakuntzako zerbitzu bereziak):

Onartuak: inor ez.

Bigarrena.–Onartutako izangaiei jakinaraztea hautapen prozesuko lehen bi ariketak egun bakar batean eginen direla, 2016eko maiatzaren 2an, astelehenarekin, goizeko 9:00etan, Rúa Gizarte Etxean (Rúa kalea, 33. zenbakia, Tutera):

–Lehenengo ariketa eginen da lehenik (test moduko 30 galdera, aukerako erantzun batzuekin), gehienez ere ordubetean, eta zehatu eginen dira erantzun okerrak. Ondoren, bigarren ariketa eginen da (kasu praktikoa).

–Bigarren ariketan proba praktiko bat edo batzuk egin beharko dira, gehienez ere ordu eta erdian.

–Informazio gehiago izateko oposizioaldiaz, deialdiko oinarriak ikusi behar dira (zehazki, 4.2.2 ataletik 4.2.6 atalera).

Hirugarrena.–Herriko Etxeko iragarki oholean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Orobat Udalaren webgunean (www.tudela.es) ere ikusten ahalko da, deialdiaren iruzkinetik hasita, “Lan eskaintzak” sailean, bai eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere.

Tuteran, 2016ko apirilaren 19an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1604758