80. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Hezkuntzako zuzendari nagusiak apirilaren 12an emandako 106/2016 Ebazpenarena. Horren bidez, 2016ko udaberriko eta udako laguntzen deialdia egiten da irakasleen atzerriko prestakuntzarako.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): BDNS (identifikazioa): 303600.

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

Foru Komunitateko Haur, Lehen edo Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batean atzerriko hizkuntza (ingelesa, frantsesa edo alemana) edo atzerriko hizkuntzatan (IIP, AIP edo AAEE) irakasten duten irakasleak, eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleak.

Bigarrena.–Xedea.

Hezkuntza Departamentuak gehienez ere 40 laguntzarako deialdia egin du 2016ko udaberrian eta udan atzerriko ikastetxe eta unibertsitateetan prestakuntza ikastaroak egiteko.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Esteka honetan eskura daitezke:

http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/6333/Convocatoria-de-ayudas-a-la-formacion-del-profesorado-en-el-extranjero-en-primavera-verano-de-20161.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Guztira 40 laguntza emanen dira. Horietatik, 24 sare publikoko irakasleentzat (ingeleseko 18, frantseseko 3 eta alemaneko 3) eta 16 sare itunduko irakasleentzat (ingeleseko 12, frantseseko 2 eta alemaneko 2).

3.3.1. Laguntzen xedea da matrikula eta ostatua finantzatzea.

Gehienez ere 1.000 euroko laguntza emanen da.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko hamar egun naturaleko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2016ko apirilaren 12an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Estebe Petrizan Iriarte.

Iragarkiaren kodea: F1604484