1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, 18E/2016 Foru Aginduarena. Foru Agindu horren bidez, Nafarroako toki entitateek arte eta kultur jarduerak batera antolatzeko diru-laguntzen 2016ko deialdia onetsi da.
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 303197.
Diru-laguntzen xedea eta helburua:
1.1. Nafarroako toki entitateek arte eta kultur jardueren programak antolatzeari laguntza ematea dute xede diru-laguntzek. Programetan jasotzen diren jarduerak batera edo mankomunatuta antolatu beharko dira, proposatutako programak errentagarriak izan daitezen.
1.1.1 Batera egindako jardueratzat hartuko da zenbait toki entitatek arte programa bat egiteko adosten duten batasuna. Programan duten parte-hartzearen arabera banatzen da jarduera toki entitateen artean.
1.1.2 Mankomunatutako jardueratzat hartuko da zenbait toki entitatek arte eta kultur programa bat antolatzea. Programan parte hartzen duten toki entitate guztietan berdin errepikatzen da, eta gastuak banatzen dituzte.
1.2. Deialdi honen ondorioetarako, Nafarroako toki entitateek antolatzen dituzten arte eta kultur jarduerak (antzerkia, musika, dantza, erakusketak eta antzeko jarduerak) hartzen dira arte eta kultur jardueratzat, oinarri hauen 1.1 puntuan jasotzen den moduan.
1.3. Jarduera horiek 2016ko urtarrilaren 1etik 2016ko abenduaren 1a arte gauzatu beharko dira.
1.4. Toki entitate bakoitzak gehienez bi programa bateratu edo mankomunatutan parte hartzen ahalko du.
Iruñean, 2016ko apirilaren 13an.–Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.
Iragarkiaren kodea: F1604514