79. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

2016ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldia igaro eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da Bakaikuko Udalaren plantilla organikoa, 2016ko ekitaldirako; hori hala da honako hauetan xedatutakoa betez: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikulua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak.

Hasierako onespena 2015eko abenduaren 9ko bilkuran erabaki zen (2015eko 256. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 28koa).

Lanpostuen zerrenda

Idazkaria. Bakaikuko eta Iturmendiko Udalen Batasuneko idazkaria, buru den udala Bakaiku izanik. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %35 (sindikatuekin 2004-2005 eta 2006-2007 urteetarako hitzarturiko osagarria). Egoera: Hutsik. Euskaraz jakin beharra: EGA.

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarria: %15. 2004-2005 eta 2006-2007 urteetarako sindikatuekin hitzartutako osagarria. Egoera: Hutsik. Euskaraz jakitea: berariazko betebeharra.

Bakaikuko eta Iturmendiko Udalen Batasuneko administrari-ofiziala. Buru den udala: Iturmendi. Lanaldi partziala, astean 20 ordu, lanaldiaren %50 udal bakoitzean. Maila: C. Sarbidea: oposizioa. Lanpostuko osagarria: %12. Egoera: hutsik. Euskaraz jakin beharra: C1.

Langileen izenen zerrenda

Administrazio-kontratudunak: Eunate Nicuesa Chacón, Iturmendiko eta Bakaikuko Udalen Batasuneko idazkaria, lanaldiaren %50 udal bakoitzean. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %35. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Antzinatasuna: 2006ko abuztuaren 31. Bosturtekoak: 1.

Euskararen erabilera arautzen duen abenduaren 15eko 18/86 Foru Legearen 15.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, eta kontuan hartuz Bakaikuko eta Iturmendiko egoera linguistikoa, euskaraz jakitea nahitaezko baldintza izanen da idazkariaren lanposturako, eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko euskara maila altuena eskatuko da edo ofizialki haren baliokide den titulazioa.

Lan-kontratudunak: Alejandro Galarza Celaya, zerbitzu anitzetako enplegatua. Osagarria: %15. 2004-2005 eta 2006-2007 urteetarako sindikatuekin hitzartutako osagarria. Antzinatasuna: 1994ko maiatzaren 25a. Hirurtekoak: 6.

LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

Bakaikuko eta Iturmendiko Udalen Batasunerako administrari-ofizialaren lanpostu hutsa administrazio araubidean betetzea.

Bakaikun, 2016ko apirilaren 14an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L1604666