79. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 58/2015 hipoteka-betearazpena

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, hipoteka-betearazpena dela eta, Elena Díaz Álvarez andreak eskaturik Caja Laboral Popular Coop. de Crédito alderdi betearazlearen izenean eta hura ordezkatuz, Fernando Javier Camerano Peregalli jaunaren eta Pilar Andueza Ezquerra andrearen aurka, eta horren barrenean esleipen dekretua eman dela honako erregistro-deskripzio hau duen finkaren gainean: garajea, loturarik gabeko aparkatokia, 86 zenbakikoa, Iruñeko Odol-emaileen pasealekuko 21, 23 eta 26 zenbakietan dagoen eraikinaren lur azpiko 2. sotoan kokatua (Kanalea kaleko 25, 27 eta 29 zenbakiak). Iruñeko 1. Jabetza Erregistroaren arabera, 41.474 erregistro-finka da. Dekretuak hauxe dio hitzez hitz:

Caja Laboral Popular Coop. de Crédito alderdi betearazleari esleitzen diot (IFZ: F20022109, helbidea: José María Arizmendiarrieta pasealekua, z.g.) ebazpen honen bigarren aurrekarian deskribatzen den higiezina, 12.841,40 euroan. Zenbateko horrek erreklamatutako diru kopuru guztia estaltzen du.

Eta Fernando Javier Camerano Peregalli jaunari eta Pilar Andueza Ezquerra andreari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2016ko martxoaren 17an.–Justizia Administrazioaren letradua, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1603593