79. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salaren erabakia, Cintruenigoko Bake Epaitegiko epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik daudela aditzera ematekoa

Cintruenigoko bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik daude, udalak egindako proposamena ez baitu onartu Gobernu Salak. Horrenbestez, bidezkoa da Gobernu Salak zuzenean izendatzea, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101.4 artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 11. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Bake epaile izendatzeko eskatzen diren baldintzak hauek dira: espainiarra izatea, adin nagusikoa, funtzio judizialean aritzeko ezindua ez egotea, dolozko delituengatik inoiz kondenatua ez izatea eta halako delituengatik auzipeturik edo ikerturik ez egotea eta eskubide zibilak osorik erabili ahal izatea.

Interesdunek izendapenerako eskaera aurkezten ahal dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salari zuzendua (San Roke kalea, 4, PK 31011, Iruña).

Eskaerarekin batera, alegatzen diren merezimenduen frogagiriak aurkeztuko dira, ibilbide akademiko eta profesionalari dagokionez.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hamar eguneko epea dago eskaerak aurkezteko.

Iruñean, 2016ko apirilaren 11n.–Gobernu idazkaria, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J1604423