79. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Bake epaileen izendapena

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak 2016ko apirilaren 11ko bilkuran hartutako erabakiak, bake epaileak izendatzeari buruzkoak.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era bitartekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:

Hirugarrena.–Basaburuko Bake Epaitegia: Amaia Olagüe Ilarregui andrea (NAN zenbakia: 72.689.615-R), bake epaile titularra.

Laugarrena.–Berriozarko Bake Epaitegia: Marta Nieto Mendieta andrea (NAN zenbakia: 29.150.713-F), bake epaile titularra.

Bosgarrena.–Gazteluberriko Bake Epaitegia: José María Iza Mendive jauna (NAN zenbakia: 15.768.776-E), ordezko bake epaile.

Seigarrena.–Espartza Zaraitzuko Bake Epaitegia: Eulalia Loigorri Barberena andrea (NAN zenbakia: 72.651.389-R), ordezko bake epaile.

Zazpigarrena.–Oronozko Bake Epaitegia: Ángel Javier Velasco González jauna (NAN zenbakia: 18.207.958-P), bake epaile titularra.

Zortzigarrena.–Abaigarko Bake Epaitegia: María Blanca Fernández de las Eras Etayo andrea (NAN zenbakia: 72.649.558-X), bake epaile titularra.

Bederatzigarrena.–Ziritzako Bake Epaitegia: María Cruz Agorreta Urdániz andrea (NAN zenbakia: 15.790.919-Q) eta Álvaro Arranz Bermejo jauna (NAN zenbakia: 33.436.242-S), bake epaile titularra eta ordezkoa, hurrenez hurren.

Hamargarrena.–Murchanteko Bake Epaitegia: Valentín Martínez Viamonte jauna (NAN zenbakia: 16.006.985-C) eta Judith Martínez Gamen andrea (NAN zenbakia: 78.754.025-R), bake epaile titularra eta ordezkoa, hurrenez hurren.

Izendatzeko erabaki horien aurka, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 12. artikuluan eta horrekin bat datozenetan eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluan xedatutakoarekin bat, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.

Iruñean, 2016ko apirilaren 11n.–Gobernu idazkaria, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J1604422