79. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIZKOA

Akats zuzenketa, Herrilurretako aprobetxamenduen ordenantzako aldaketaren behin betiko onespenaren iragarkian

Akats materiala aurkitu denez Aizkoako Herrilurretako aprobetxamenduen ordenantzako aldaketaren behin betiko onespenaren argitalpenean, 2016ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 14koan, ondoko artikuluetan aurkitutako akatsak zuzentzen dira, eta honela idatzirik geldituko dira.

24. artikulua. Udalbatzak urtero onetsiko du herrilurretako lurzatien onuradunek aprobetxamendu modu honetan ordaindu behar duten kanona. Kanona ez da izanen antzeko lurrak errentan emateko eskualdean dabiltzan prezioen %50 baino gehiago.

32. artikulua. Udalbatzak urtero onetsiko du herrilurretako lurzatien onuradunek aprobetxamendu modu honetan ordaindu behar duten kanona. Kanona ez da izanen antzeko lurrak errentan emateko eskualdean dabiltzan prezioen %90 baino gutiago. Zenbateko horiek kanonari dagozkio, eta urtero eguneratuko da, KPIren aldaketen arabera (goiti egiten badu, arabera igoko da prezioa; beheiti egiten badu, berriz, bere horretan utziko da). Kontzejuak finkatuko du herritar bakoitzari esleituriko laborantzako lurraren azalera, kontuan harturik herrilurrak norainoko aukerak ematen dituen.

Aizkoan, 2016ko apirilaren 14an.–Alkate udalburua, María Josefa Ros Ezcurra.

Iragarkiaren kodea: L1604542