79. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERREGERENAKO MANKOMUNITATEA

2016ko aurrekontuak. Hasierako onespena

Erregerenako Mankomunitateko Batzarrak, 2016ko apirilaren 12an egin ohiko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Erregerenako Mankomunitatearen 2016ko aurrekontu orokorra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Eugiko Kontzejuko Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Eugin, 2016ko apirilaren 13an.–Mankomunitate-burua, María Teresa Errea Errea.

Iragarkiaren kodea: L1604551