79. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Akatsen zuzenketa, Arau Subsidiarioen aldaketan

Ikusirik 2016ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkia, martxoaren 31n, "Arau Subsidiarioetako aldaketa xehakatua, haztegiei eta abeltzaintza intentsiboko eraikinei dagokienez" hasiera batean onesteari buruzkoa, akatsa aurkitu da bigarren paragrafoan,

Honako hau dioen tokian:

"Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten".

Honela behar du:

"Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten".

Alesbesen, 2016ko apirilaren 18an.–Alkate udalburua, Delia Linzoain Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1604663