79. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa kale izenetan

Iruñeko Udaleko Alkatetzak honako ebazpen hau onetsi zuen 2016ko apirilaren 13an:

RAL 13-ABR-16 (1/CV).

«Ikusirik Ral 1/CV, 2015eko abenduaren hogeita laukoa, zeinaren bitartez onesten baitzen 2016ko maiatzaren 1ean hartuko zuela indarra Serapio Esparza plazaren izenaren ordez Askatasun plazaren izena jartzeko aldaketak, eta ikusirik, bestalde, Gobernu Gardeneko Alorrak 2016ko apirilaren hamahiruan emandako txostena, non ezarri baita aldaketa horren indarraldiak 2016ko apirilaren hamalauan hasi behar duela, honako hau ebatzi dut: izen-aldaketa horrek indarra hartzeko data aldatzea maiatzaren batetik 2016ko apirilaren hamalaura.»

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetakoren bat paratzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza zein organok gauzatu eta horri berari zuzendua, Hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko auzien Epaitegiari zuzendua, BI Hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo, bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, Hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hortik aitzina.

Hori dena argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarra duen Herri Administrazioen eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 59.5 artikuluan eta 59.6 artikuluaren a) idatzi-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal diren gainerako legeetan xedatutakoa betez, izan litezkeen beste interesdun ezezagunei eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienei jakinarazte aldera.

Iruñean, 2016ko apirilaren 14an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1604642