79. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruña. Marcelo Celayeta kaleko 46ko eraikinean, oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezia. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2016ko otsailaren 4an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 04-FEB-16 (7/CU).

"Ikusirik Tokiko Gobernu Batzarrak 2015ko irailaren 8an harturiko JOB 08-SEP-15 (3/UV) erabakia, hasiera batean onesteko Marcelo Celayeta kaleko 46ko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia, beheko solairuan (solairuartea) Samos Servicios y Gestiones, S.L. Unipersonalen lokaletik 5,05 m² desjabetzea aurreikusten duena (4,48 m³ko solairuarteko sabaitik zintzilik dagoen bolumenaren proiekzio horizontala). Gainera, espedientea jendaurrean egon da hilabetez iragarkiak paratuta 2015eko 192. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 25ean, eta hemengo prentsan. Jendaurreko aldi horretan ez da alegaziorik aurkeztu, eta ikusirik txosten tekniko-juridikoa, erabaki honen zati dena, eta horrekin bat,

ERABAKI DA:

1.–Onestea txosten tekniko-juridiko erantsia.

2.–Behin betiko onestea oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezia, Marcelo Celayeta kaleko 46ko eraikinean.

3.–Deklaratzea onura publikokoa eta nahitaezkoa dela Marcelo Celayeta kaleko 46an beheko solairuan dagoen lokalaren 5,05 m²-ren okupazioa (solairuartea) Samos Servicios y Gestiones, S.L. Unipersonalen jabetzako lokalarenak, hain zuzen (4,48 m³ko solairuarteko sabaitik zintzilik dagoen bolumenaren proiekzio horizontala); beraz, Udalak desjabetzeko prozedurari ekinen dio, eraikin horretako jabeen elkartearen alde diharduen administrazio gisa.

4.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ale bat Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea.”

Iruñean, 2016ko apirilaren 13an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1604479