79. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Udal Planeko Zuluetako 3. eremuko U.E. 3-334 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2016ko apirilaren 12an egindako bilkuran, hau erabaki du:

1. Hasiera batean onestea Udal Planeko Zuluetako 3. eremuko U.E. 3-334 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, Luis Miguel Recari Gonzálezek sustatua.

2. Espedientea 20 egunez jendaurrean edukitzea, kontatzen hasita behin iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan eta udal honen iragarki oholean paratu eta biharamunetik aitzina.

3. Erabaki hau espedientearen sustatzaileari eta Iruñerriko Mankomunitateari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, erabakia igortzea indarreko legediaren babesean interesatuta egon daitezkeenei.

4. Obrei hasiera eman aurretik, fidantza jarriko da, obrak ongi eginen direla bermatzeko, hain zuzen ere proiektuaren aurrekontuaren %30: 6.981,50 euro. Urbanizazioaren behin betiko onartzearekin batera itzuliko da.

Noain Elortzibarren, 2016ko apirilaren 13an.–Alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L1604583