79. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGEZA

Ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren eranskineko aldaketa. Behin betiko onespena

Agezako Kontzejuko Batzarrak, 2015eko abenduaren 17an egindako bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren eranskinean.

Onespen horren iragarkia 2016ko 48. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 10ean, baita hogeita hamar egunean ikusgai eduki ere Kontzejuaren iragarki oholean, interesdunek azter zezaten eta, nahi izanez gero, erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez zitzaten.

Jendaurreko epea iragan denez inolako erreklamazio, kexa edo oharrik jaso gabe, behin betiko onetsi da aipatu ordenantza eta argitara eman, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraituz.

Agezan, 2016ko apirilaren 14an.–Alkate kontzejuburua, Javier Marco Apesteguia.

UR HORNIDURAREN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAREN ERANSKINA

Tarifak

Hornidura-Saneamendua:

a) Hornidura zerbitzua erabilgarri edukitzeagatik eta bera mantentzeko lanengatik:

1.–Kontagailua: 13,00 mm: 7,50 euro hiruhilekoan.

2.–Kontagailua: 25,00 mm: 18,50 euro hiruhilekoan.

Hornidurengatik:

1. Etxean erabiltzeko: 0,52 euro.

2. Etxeko eta ureztatzeko erabilera:

  • Hilean 15 m³ bitarte: 0,52 euro.
  • Hlean 15 m³-tik goiti: 0,99 euro.

3. Ureztatzeko: 0,99 euro.

4. Etxean eta aisialdian erabiltzeko:

  • Hilean 15 m³ bitarte: 0,52 euro.
  • Hilean 15 m³-tik goiti: 0,99 euro.

5. Aisialdian erabiltzeko: 0,99 euro.

3.–Industrian eta abeltzaintzan erabiltzeko: 0,99 euro, hornidura sarearekin lotu gabe.

b) Harguneak ura banatzeko eta/edo hondakin urak husteko sareekin lotzeagatik:

1. Hornidura sareko hargunea: 309,00 euro.

2. Saneamendu sareko hargunea: 370,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L1604644