79. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain Elortzibarko Udalaren kirol instalazioetan Elortzibar Servicios Deportivos, S.L. enpresa publikoak kudeaturiko zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2016ko apirilaren 12an egin osoko bilkuran, gehiengoaren bidez erabaki zuen hasiera batean onestea Noain Elortzibarko Udalaren kirol instalazioetan Elortzibar Servicios Deportivos, S.L. enpresa publikoak kudeaturiko zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean 30 egunean, haren aurkako erreklamazioak eta/edo alegazioak aurkezteko aukera izan dadin.

Hasierako onespenaren erabakia behin betiko bilakatuko da, baldin eta erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkezten ez bada.

Noain Elortzibarren, 2016ko apirilaren 13an.–Alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L1604537