79. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NABASKOZE

5.000 eurora arteko fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuestea arautzen duen udal ordenantza.
Behin betiko onespena

Nabaskozeko Udalak, 2016ko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 5.000 eurora arteko fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuestea arautzen duen udal ordenantza. 2016ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 15ean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Nabaskozen, 2016ko apirilaren 13an.–Alkatea, Cruz M. Moriones Uriz.

UDAL ORDENANTZA, 5.000 EURORA ARTEKO FAKTURETAN FAKTURA ELEKTRONIKOA AURKEZTU BEHARRETIK
SALBUESTEA ARAUTZEN DUENA

Artikulu bakarra.–Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitate erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legearen 4. artikuluan aurreikusia erabiliz, Nabaskozeko Udalak faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuetsi ditu 5.000 euro arteko fakturak dituzten hornitzaileak.

Azken xedapena.–Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu, bere testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

Iragarkiaren kodea: L1604497