79. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ

2016ko lan egutegia

Aurizko Udalak, 2016ko martxoaren 11ko osoko bilkura arruntean, Aurizko Udalaren zerbitzura ari diren langileen 2016ko lan egutegia onetsi zuen; hori guztia Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak martxoaren 10ean emandako 257/2011 Foru Aginduan oinarriturik; haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen lan ordutegia apurka malgutzeko neurriak ezartzeko jarraibideak onetsi ziren; hartara, Udalak lan bizitza pertsonala eta familiakoa bateragarri egiteko neurriak sustatu nahi ditu bai eta lanaren antolakuntza hobetu ere, bizilagunei atentzio hobea eman eta langileen errendimendua hobetzeko. Hona hemen onetsitakoa:

1.–Egutegiari dagokionez langile bakoitzak urtean 1592 ordu lan egin behar ditu, honela antolatuta: astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da. Bulego ordutegia honela banatuko da:

–Langile guztiek egon beharko dute, ezinbestean, lanpostuan, 9:00etatik 14:30era, astelehenetik ostiralera.

Lanaldi osoa betetzeko gainontzeko orduak (bi ordu) 7:30etik 9:00etara eta 14:30etik 17:00etara egingo dira. Bertaratze kontrola presentziak kontrolatzeko sistema automatiko baten bidez eginen da, eta langile guztiek lanera sartzean zein ateratzean fitxatu behar dute. Derrigorrezkoa izango da lanaldiaren hasieran zein bukaeran fitxatzea bai eta lanaldiaren bitartean egiten diren irteera-sarrera guztietan.

–Lanaldiaren bitartean langileek gehienez ere hogeita hamar minutuko atsedenaldia egin ahalko dute. Atsedenaldiak ez du zerbitzuengan eraginik ezan behar eta 10:00etatik 13:00etara egingo da.

2.–Aparteko orduak. Atseden orduen bidez konpentsatuko dira. Langile bakoitzak gehienez ere 10 orduko saldo positibo edo negatiboa izan ahalko du eguneko 7 ordu eta 20 minutuko lanaldiarekiko. Saldoa egunero eguneratuko da presentzien kontrol sistemaren bidez.

10 orduko saldo positibotik gorako denbora ez da inola ere sisteman kontuan hartuko ezta beste era batera konpentsatuko.

10 orduko saldo negatibotik gorako denborak lansariaren jaitsiera ekarriko du.

Algoazilaren aparteko orduak ekonomikoki konpentsatuko dira ehorzketak egin behar dituenean, eta proposamen hau egiten da idazkariari eskatutako txostenaren arabera.

3.–Ordaindu bai baino errekuperatu behar ez diren festa egunen egutegia:

Urtarrila: 1a eta 6a.

Martxoa: 24a, 25a eta 28a.

Ekaina: 24a.

Uztaila: 25a.

Abuztua: 15a.

Urria: 12a.

Azaroan: 1a.

Abendua: 3a, 5a, 6a, 8a, 26a.

4.–Oporrak, baimenak eta lanaldien murrizketak. Administrazio publikoetako langileei aplikagarria den arautegiari jarraituko zaio.

Auritzen, 2016ko apirilaren 11n.–Alkatea, Luis de Potestad Tellechea.

Iragarkiaren kodea: L1604539