79. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALTZU

Aldaketa Udal Plan Orokorrean. Hasierako onespena

Itzaltzuko Udaleko osoko bilkurak, 2016ko apirilaren 9an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa puntual bat, Udal Plan Orokorrean. Xabier San José Domínguezek sustatu du, estalki bat egiteko baimena izateko, etxebizitzari atxikitako terraza estaltzeko; hori dena, aurkeztutako dokumentazio teknikoarekin bat.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu ahal izateko.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta xedatua bete beharrez; hori dena, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Itzaltzun, 2016ko apirilaren 12an.–Alkate udalurua, Xabier San José Domínguez.

Iragarkiaren kodea: L1604548