79. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALTZU

Herritarren partaidetzaren gaineko erregelamendua. Hasierako onespena

Itzaltzuko Udalak, 2016ko apirilaren 9an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Herritarren partaidetzaren gaineko erregelamendua, udal jardueran herriko biztanleen partaidetza antolatzeko eta egituratzeko xedez, eta bizilagun guztiek eskura izan ditzaten beren eskubide eta betebehar guztiak; bai eta bizilagunen ikuspegia udal kudeaketan txertatzea erraztuko duen antolaketa egitura proposatzea ere.

Espedientea jendaurrean edukitzea gutxienez hogeita hamar egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki oholean iragarkia jarri ondotik, herritarrek eta bidezko interesdunek aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Dena dela, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan ezarritakoa betetzeko, argitara ematen da orok jakin dezan.

Itzaltzun, 2016ko apirilaren 12an.–Alkate udalurua, Xabier San José Domínguez.

Iragarkiaren kodea: L1604532