79. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALTZU

2016ko aurrekontua. Hasierako onespena

Itzaltzuko Udalak, 2016ko apirilaren 9an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2016ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdunek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat.

Inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Itzaltzun, 2016ko apirilaren 12an.–Alkate udalurua, Xabier San José Domínguez.

Iragarkiaren kodea: L1604467