79. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa. 2016ko lehenengo seihilekoa

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2016ko maiatzaren 20an bukatuko dela honako zerga honi dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea: Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa, 1. seihilekoa, 2016koa.

Ordainketa Caixa Bank-CAN eta Rural Kutxa entitateen bulegoetako batean egin daiteke, behar den ordainagiria aurkeztuta; baita Udalaren web orrian (www.ansoain.es) eta 012 telefonoan ere. Epe hori iragandakoan, interes legalak eta gainkarguak aplikatuko dira eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak hasiko dira. Maiatzaren 20an, helbideratuta dauden ordainagiriak zergadunek emandako kontuetan zordunduak izango dira.

Antsoainen, 2016ko apirilaren 13an.–Alkatea. Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1604595