79. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Hirilurreko eta landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa, 2016ko lehen seihilekoan

Aditzera ematen da heldu den ekainaren 6an bukatuko dela hirilurreko eta landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren 2016ko 1. seihilekoa ordaintzeko epea. Epe hori iragaten denean, ordainagiriak Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, premiamendu bidez kobra ditzan, Nafarroako Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezarritako errekarguekin.

Uharten, 2016ko apirilaren 15ean.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L1604722