79. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

2016ko ekitaldiko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Doneztebeko eta Elgorriagako Udalen Batasunaren Batzar Delegatuak, 2016ko martxoaren 8an egin osoko bilkuran, plantilla organikoa eta bere zerbitzuko langileen zerrenda onetsi zituen.

Hasierako onespena 2016ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 23an, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, ondotik argitaratzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, plantilla organikoaren behin betiko onespena, hala beteko baita Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta gainerako xedapenetan agindua.

Plantilla organikoa

Lanpostua: idazkaria. Maila: A. Gradua: 6. Lanpostuko osagarria: 48,88. (dirusaria barne, Mendietako Biltzarrean idazkari aritzeagatik). Dedikazio esklusiboko osagarria: 55. Sarbidea: OL.

Batasuneko herriburua: Doneztebeko Udala. Egoera: horretaz gain, Bidasoa-Berroaran Mendietako Batzarrean eta Kokoriko Mendietako Batzarrean ere idazkari aritzen da.

Izenen zerrenda

Duque Ibarrondo, Joaquín. Maila: A. Administrazio egoera: jardunean.

Donezteben, 2016ko apirilaren 15ean.–Biltzarreko burua, Santiago Uterga Labiano.

Iragarkiaren kodea: L1604586