79. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

1. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Carcarko Udalak, 2016ko apirilaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2016ko ekitaldiko aurrekontuan aldaketa egiteko 1/2016 espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Carcarren, 2016ko apirilaren 8an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L1604469