79. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGUILAR KODES

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargu hutsa

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan, ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluen gainean xedatuari jarraikiz, Aguilar Kodeseko bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargua hutsik dagoela iragarri da.

Interesdunek eskabidea aurkezten ahal dute zuzenean Udal Idazkaritzan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bideetako baten bidez; horretarako, 15 egun balioduneko epea izanen dute, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aguilar Kodesen, 2016ko apirilaren 14an.–Alkatea, Carlos Díaz de Cerio Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1604541