79. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa 2016ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2016ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 18an, aurrekontuan aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aldaketa, Udalaren aurrekontuan: aniztasunari buruzko azterlana:

GASTUA:

2. kapitulua.–Gastuen aurrekontua: 15.000 euro.

GASTUAREN FINANTZAKETA:

9. kapitulua.–Gastuen aurrekontua: -15.000 euro.

Burlatan, 2016ko apirilaren 18an.–Alkatea, José M.ª Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1604641