79. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa, segurtasun kameretako grabagailurako aurrekontuetan. Behin betiko onespena

2015eko 251. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 18an, aurrekontuan aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Gastua: segurtasun kameretako grabagailua.

6. kapitulua.–Gastuen aurrekontua: 1.500 euro.

Gastuaren finantzaketa:

8. kapitulua, diru-sarreretakoa: 1.500 euro.

Burlatan, 2016ko martxoaren 1ean.–Alkatea, José M.ª Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1604482