79. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

2/2016 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Beriaingo Udalak, 2016ko apirilaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2/2016 aldaketa 2016ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Beriainen, 2016ko apirilaren 18an.–Alkatea, Óscar Ayesa Domínguez.

Iragarkiaren kodea: L1604667