79. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Baztango Bailarako Udal Planaren Ordenantza Orokorren
VI. kapituluaren 35., 43. eta 49. artikuluen aldaketa xehakatua. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2016ko martxoaren 23an egindako osoko bilkura berezian, 3. puntuan erabaki zuen hasiera batean onestea Baztango Bailarako Udal Planaren Ordenantza Orokorren VI. kapituluaren 35., 43. eta 49. artikuluen aldaketa xehakatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Baztanen, 2016ko martxoaren 23an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1604587