79. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2016ko apirilaren 13an hartua, Gauzako Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatzen duena.

Urriaren 21eko 244/2015 Foru Dekretuaren bidez deialdia egin zen martxoaren 25eko 21/2015 Foru Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai zerrendarik aurkeztu ez zen kontzejuetan hauteskunde partzialak egiteko; bigarren deialdi horretan ere Gauzako Kontzejuan hautagai zerrendarik aurkeztu ez denez, beharrezkoa da, Nafarroako Kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzen duen martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 16.2. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak izenda ditzala Gauzako Kontzejuko Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Gauzako Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzea. Honako hauek dira: Víctor Alberto García Andueza jauna, César García Ruiz jauna, José Antonio Unanua Tellón jauna, Víctor García Barbarin jauna eta Javier García Ruiz jauna. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

2. Erabaki hau Gauzako Kontzejuari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2016ko apirilaren 13an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1604626