77. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

EBAZPENA, 2016ko apirilaren 18koa, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariak emana, Nafarroako Kontuen Ganberako auditore lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi, eta lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzen duena.

Nafarroako Kontuen Ganberako auditore lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 4. oinarriko 5. atalean xedatutakoari jarraikiz (deialdia Ganberako lehendakariaren 2016ko martxoaren 4ko Ebazpenaren bidez onetsi zen), behin-behineko zerrendaren aurka erreklamazioak aurkezteko epea bukatu delarik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea eta lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzea, ez baita inolako erreklamaziorik aurkeztu behin-behineko zerrendaren aurka. Era berean, ebazpen hau Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Kontuen Ganberaren web-orrian argitara dadila agintzen da.

Horrenbestez, lehendakari honek

EBATZI DU:

Lehena.–Nafarroako Kontuen Ganberako auditore lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea, ondotik azaltzen dena:

a) Onartuak:

Bakarrik ere ez.

b) Baztertuak:

Albistur Lecea, Javier Fernando.

Deialdiaren 2.1.c) oinarrian ezarritako baldintza ez betetzeagatik.

Bigarrena.–Nafarroako Kontuen Ganberako auditore lanpostu huts bat betetzeko lekualdatze lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzea, izangai bakar batek ere ez baititu betetzen deialdiaren 2.1 oinarrian eskatutako baldintzak.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Kontuen Ganberaren web-orrian argitara dadila xedatzea.

Iruñean, 2016ko apirilaren 18an.–Lehendakaria, Helio Robleda Cabezas.

Iragarkiaren kodea: F1604617