77. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA

Ediktua. 934/2015 prozedura

Raquel M.ª Aguirre Larumbe andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan adostu gabeko dibortzioaren gaineko 934/2015 familia-prozedura tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan.

Eta Pedro William Zambrano Holguin jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2016ko apirilaren 4an.–Justizia Administrazioaren letradua, Raquel María Aguirre Larumbe.

Iragarkiaren kodea: J1604055