77. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

2016ko aurrekontua betearazteko oinarriak handitzea. Hasierako onespena

Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak, 2016ko apirilaren 7an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2016rako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak handitzea eta jendaurrean jartzea:

"4. Gastu bat egin behar denean, dauzkan eginkizun eta ezaugarriengatik ezin bada jada dagoen kontu-sail batean sartu, baina hari dagokion lotespen burtsan kreditua baldin badago, hasierako kreditu zero daukan kontu-saila sortu ahalko da aurrekontuan aldaketak egin beharrik gabe."

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, hasiera batean onetsitako espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, testu handitua behin betiko onetsita geldituko da, eta horren berri emanen da espedientean. Alegazioak aurkezten badira, Zuzendaritza Kontseiluari emanen zaizkio, eta hark emanen dio dagokion behin betiko onespena eta argitaratuko du ondoriozko behin betiko erabakia.

Corellan, 2016ko apirilaren 8an.–Mankomunitateko burua, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1604451