77. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRATOZ UR MANKOMUNITATEA

2016ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

"Arratoz" Ur Mankomunitateak, 2016ko apirilaren 11n egin bilkuran, 2016ko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Ezkarozen, 2016ko apirilaren 11n.–Mankomunitateko burua, Juan José Layana Barber.

Iragarkiaren kodea: L1604449