77. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIRI

Ordenantza, eremu publikoa terrazekin okupatzea arautzen duena. Hasierako onespena

Zubiriko Kontzejuak, 2016ko martxoaren 29ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eremu publikoa terrazekin okupatzea arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zubirin, 2016ko martxoaren 30ean.–Jarduneko alkate-kontzejuburua, Rebeca Ayerra.

Iragarkiaren kodea: L1604552