77. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIRI

Kontzejuko buruaren eta zinegotziaren ukoa

Zubiriko Kontzejuak, 2016ko martxoaren 29an egin osoko bilkuran, eskatutako gehiengoarekin, erabaki zuen Kontzejuko buruaren eta zinegotziaren ukoa onartzea, besteak beste.

Jarduketa hau gerorako uzteko beharrik ez dagoenez, Fermín Ventana alkateak toki entitate honetako buru eta zinegotzi izateari egindako ukoa jaso ondotik, osoko bilkura honetan bertan, zinegotzi guztiek adostu dute:

1. Aho batez, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 77. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz, gai zerrendako puntu berri hori sartzea.

2. Konstituzioaren jurisprudentziaren arabera, udalbatzaren osoko bilkurak zinegotzi baten ukoaren berri izatea bermea da zinegotzi batek ukorako duen benetako borondatea ziurtatzeko.

Arrazoi-hartze hori bozketarik ez duen formalitate hutsa denez, Auzitegi Nagusiaren (EDJ 2006/16122) FJ 5.a 2006ko urtarrilaren 23ko epaian adierazitakoarekin bat, eta ukoa idatziz aurkeztu baitzaio Udalbatzako Osoko Bilkurari, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 9.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz, onarpen hau zinegotziaren izaera galtzeko bidezko arrazoia da, ukoa eta uko horren onarpena Udalbatzako Osoko Bilkuran gertatu baitira. Horrenbestez, erabaki da:

Aipatutako arauaren 9.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz, jakintzat hartzea Fermín Ventana alkateak egindako ukoa Zubiriko Kontzejuko (Esteribar) buru eta zinegotzi gisa.

3. Ez denez aurreko hauteskudeetan beste hautagairik aurkeztu, JECen 2003ko uztailaren 10eko Instrukzioan ezarritako prozedura irekiko da, Zerbitzu Juridikoaren eta Nafarroako Gobernuaren oniritziarekin.

4. Erakunde interesdunei jakinaraztea, bai eta administrazio publikoei eta Esteribarko Udalari ere, eta aldizkarietan eta iragarkien oholetan argitaratzea.

Zubirin, 2016ko apirilaren 5ean.–Jarduneko alkate-kontzejuburua, Rebeca Ayerra.

Iragarkiaren kodea: L1604516