77. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Jarduera sailkatua

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Sustatzailea: Cebi Electromechanical Components Spain SA Jarduera: etxetresna elektriko eta automobilen sektorerako elementu osagarriak fabrikatzeko jarduera sailkatuan funtsezko aldaketa, plastiko-injekzioko hiru lerro instalatzeko, beira-garbigailuen biltontziak fabrikatzeko xedez. Tokia: Villatuertako katastroko 1. poligonoko 1808. lurzatia, Villatuertako etorbideko 33an.

Villatuertan, 2016ko apirilaren 12an.–Alkatea, Asier Urra Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1604456