77. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

"Tafalla-Oliteko La Nava industrialdea handitzeko Udalez gaindiko Plan Sektorialeko hirigintzako determinazio xehakatuen (57. artikulua) aldaketa". Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2016ko martxoaren 29an egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen "Tafalla-Oliteko La Nava industrialdea handitzeko Udalez gaindiko Plan Sektorialeko hirigintzako determinazio xehakatuen (57. artikulua) aldaketa", TACOI S. Coop.ek sustatua eta 2016ko otsailaren 24an aurkeztua (sarrera erregistroa: 1.098 zenbakia).

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3. eta 74. artikuluetan xedatuari jarraikiz.

Jakinarazten dut orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da erabaki honek administrazio bideari amaiera ematen diola eta bere kontra errekurtso hauek para daitezkeela:

Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik aitzina.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

ARAUDI BERRIA

57. artikulua. Industria eremua:

–Industria bakartuaren baldintza partikularrak.

–Eraikuntzaren baldintzak:

Tipologia: Eraikin bakartua.

Atzeraemanguneak:

Fatxadan, fatxadaren gutxieneko atzeramangunea 10 metro izanen da; lurzatiko sakonerara 5 metro eta alboko mugetan 3 metro. Aldameneko lurzatiekin elkartuz gero, ezabatu eginen dira jatorrizko lurzatien artean zeuden aurretiko atzeramangunei zegozkien betebeharreko gehieneko lerrokadurak.

–Bolumenaren baldintzak:

Eraikigarritasuna: 0,80 eraikitako m²/azalerako m².

Gehieneko garaiera: 3 solairu, 11 m.

Onetsitako araudiaren aurrean, interesdunek errekurtso hauek para ditzakete:

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, testu arauemaile hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Jusitizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Xedatutakoak ez ditu ukatzen Nafarroako Foru Komunitateari eta Estatuko Administrazio Orokorrari Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan esleitutako eskudantziak, ezta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa ere.

Tafallan, 2016ko apirilaren 5ean.–Alkate udalburua, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1604435