77. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdiaren laburpena, diru-laguntzak emateko desgaitasuna duten 0-12 urte bitarteko edo 16 urte bitarteko adingabeak beren kargu dituzten familiei, bizitza pertsonala, lana eta familia bateratzeko. 2016. urtea

Oharra: Deialdiaren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (Identifikazioa): 303773.

Iruñeko Udaleko Gizarte Ekintzako eta Komunitate Garapeneko Zinegotzigo Delegatuak, 2016ko martxoaren 16an eman ebazpenaren bitartez, diru-laguntzen deialdi hau onetsi du:

Deialdia, diru-laguntzak emateko desgaitasuna duten 0-12 urte bitarteko edo 16 urte bitarteko adingabeak beren kargu dituzten familiei, bizitza pertsonala, lana eta familia bateratzeko (2016. urtea).

Deialdiaren xedea: diru-laguntzak arautzea, gizarte zerbitzuen arloan 2016. urtean zehar, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten 0-12 urte bitarteko edo 16 urte bitarteko adingabeak beren kargu dituzten familiendako, familiako, gizarteko eta laneko erantzukizunak bateratu ahal ditzaten.

Iruñean, 2016ko apirilaren 13an.–Zinegotzi delegatua, Edurne Eguino Sasiáin.

Iragarkiaren kodea: L1604513