77. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

NAFARROAKO PARLAMENTUA. Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkuraren Erabakia, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakaria izendatzen duena.

Nafarroako Parlamentuak, 2016ko apirilaren 7an egindako Osoko Bilkuran, Nafarroako Kontuen Ganberari buruzko abenduaren 20ko 19/1984 Foru Legearen 25. artikuluarekin bat, eta behar den gehiengoarekin, Asunción Olaechea Estanga andrea izendatu du Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakari, sei urteko aldirako.

Iruñean, 2016ko apirilaren 7an.–Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, Ainhoa Aznárez.

Iragarkiaren kodea: F1604522